Hona hemen hiru bideo-testigantza.
DBH4ko, Lanbide heziketako ieta Unibertsitateko ikasleen esperientziak eta asmoak jasotzen dira, betiere euskararen balioa azpimarratuta.
Lan-merkatuko erronkei aurre egiteko euskara ezinbesteko tresna da gaur egun. Elebiduna izatea abantaila garrantzitsua da lana bilatzeko zein lan-harremanak sendotzeko. Ez hori bakarrik, euskarak berezi egiten gaitu eta gure kulturaz gozatzeko aukera ematen digu.
Atal honetan zuek bezalako ikasleen esperientziak eta gomendioak batzen dituen hainbat testigantza aurkituko dituzu.
Espero dugu zure aukera prozesuan lagungarriak izatea!